Euskal Pilota Irakaskuntzan

Euskal Herrian gaudelarik eta euskara gure hezkuntza sistemaren oinarria izanda, Eskupi blogaren atal hau euskaraz izatea aproposena iruditzen zait.

Gaur egun, aukera ezberdin asko ditugu Euskal Pilota ikastoletan edota ikastetxetan lantzeko. Horregaitik oso gomendagarria iruditzen zait Euskal Pilota hezkuntzan jorratzea, Euskal Pilotako ezagupen berriak jasotzeko eta gure kultura hobeto ezagutzeko.

Unitate didaktiko ezberdin asko sor ditzakegu. Modu honetan, unitate didaktiko klasikoak egin ditzakegu (eskupilota, progresioak) baita beste unitate didaktiko ezberdinak sortu (Joko zuzenak, Euskal Pilota eta Apostua, etab).

Blogaren atal honetan Euskal Pilotako Unitate ezberdinak planteatuko dira.

UNITATE DIDAKTIKOAK

Endika Basañez eta biok egindako Unitate Didaktikoa aurkezten dizuet. Bertan DBH mailan lantzeko ariketa ezberdinak proposatu genituen. Guk 2.DBH-ko ikasleekin praktikan jarri genuen, Ander Deuna ikastolan, Sopelan (Bizkaia).

Unitate didaktikoa ikusi > DBH-en lantzeko UD-a.